XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak 1996ko urriaren 8an hartutako erabakien laburpena.

LABURPENA

Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak 1996ko urriaren 8an hartutako erabakien laburpena, maiatzaren 30eko 3/1984 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Gobernu eta Administrazioari buruzkoak (ekainaren 4ko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA), 59. artikuluko 4 zenbakian xedatutakoaren arabera argitaratzen dena, foru arau horrek berak 57 eta 59.3 artikuluetan dioenari jarraituz bestelako xedapen eta erabakiak argitaratzea eragotzi gabe:

- Estatuko Administrazio Orokorraren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Europistas, Concesionaria Española, S.A.-ren arteko hitzarmena, Bilbo-Behobia arteko A-8 autobidean Irungo Landetxako lotunea egin, artatu eta ustiatzeari buruzkoa, onartzea eta Gipuzkoako Batzar Nagusien menera jartzea berretsi dezaten.

-Lintzirin Aparkalekua izeneko interes ekonomikoko baterakundeari, Guitrans-Sintragi Elkarteak osatzen duenari, dirulaguntza bat ematea eta Guitrans-Sintragi interes ekonomikoko baterakundearekiko hitzarmena onartzea, salgaien garraiorako tona askoko ibilgailuen gidarientzako prestakuntza ikastaroak eman ditzan.

Donostia, 1996ko azaroak 4. Roman Sudupe Olaizola, diputatu nagusiak.

(11602)